Hemen gertatzen dena zera da, goiz askotan esnatzean lainoak dena estali duela. Erabakitasunez zabiltza, baina atzean uzten duzuna eta aurrean zain daukazuna ikusi gabe. Balirudike egoera deserosoa izan beharko lukeela, baina zuri atsegina gertatzen zaizu, eta beste edozein tokitan zaudela imaginatzeko bezain irekia. Laino hezea, nagiak bota nahian dagoen gorputzean sartzen zaizu.
LANBROA '12
performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroa
David Bestué, Aimar Arriola, Fco. Javier Larreina, Arantxa Martínez, Lola Rubio, Eduard Mont de Palol, Cláudia Dias, Gary Stevens, Quim Pujol, Marion Cruza, Isabel de Naverán eta Idoia Zabaletarekin
Lanbroa kontestu zehatz eta konplexua sortzeko xedea duen udako ikastaro bat da, performance-jarduerekiko hurbilketa teorikoen, artistikoen eta poetikoen arteko gurutzaketak eraginez.
Uztailak 5, 6, 7, 8, ARTIUMen
Informazio gehiago erantsitako dokumentoetan
No hay comentarios:
Publicar un comentario